Eduki publikatzailea
Atzealdea Furgobaratzaren lehenengo bisita, tomateen inguruko tailerra
2025·05·07

Furgobaratzak aurtengo saioen egutegia zehaztu du: lehenengoa datorren astean izango da, maiatzaren 15ean, 18:00etatik 19:30era bitartean, Usurbilgo baratze parkean. Bisita guztietan baratzezaintzarekin lotutako gai baten inguruko argibideak eta gomendioak eman ohi dituzte, eta lehenengo saioa tomateen ingurukoa izango da. Kimu Bat taldearena da Furgobaratza, eta udalarekin akordioa eginda, doako zerbitzua eskaintzen dute, herritar guztientzat.
Hona Furgobaratzaren aurtengo egutegia:
Tomateen tailerra
Maiatzak 15 · 18:00-19:30
Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
Gaixotasun eta izurrien tailerra
Ekainak 4 · 18:00-19:30
Gaixotasun eta izurriei modu ekologikoan aurre egiteko aholku praktikoak emango dituzte.
Neguko baratza
Irailak 29 · 18:00-19:30
Urteko sasoi horretako barazkiak izango dira saioaren ardatz.

