Eduki publikatzailea
Atzealdea Furgobaratzaren hurrengo bisitak, uztailaren 20an eta irailaren 17an
Irekia eta doakoa da, eta, bere bitartez, lursailetarako aholkularitza teknikoa jasotzeaz gain, bisita bakoitzean gai zehatz bati buruzko gomendioak jasotzen dituzte erabiltzaileek.
2020·07·07
Ekainean martxan jarri zen Furgobaratza, eta hurrengo bisitak noiz izango diren jakinarazi dute: uztailaren 20an eta irailaren 17an, 18:00etatik 19:30era. Irekia eta doakoa da Furgobaratza, eta bisita bakoitzean gai zehatz bati buruzko gomendioak ematen dizkiete erabiltzaileei. Hilaren 20an, esaterako, ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte; iraileko bisitan, berriz, udazken-negu parterako aholkuak.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, egutegi horrek aldaketak jasan ditzake, Covid19 dela eta.