Eduki publikatzailea

Furgobaratzaren bi hitzordu, aste honetan

Tomateen inguruko tailerra egingo dute asteazkenean, eta baratze-zaintzaren oinarrizko ikastaroa, larunbatean. Furgobaratza irekia eta doakoa da, eta herritar guztiek baliatu dezakete.

2024·05·13


Aste honetan, Furgobaratzaren bi hitzordu izango dira, Usurbilen: asteazkenean, tomateen inguruko tailerra egingo dute, eta, larunbatean, baratze-zaintzaren oinarrizko ikastaroa. Biak ere Usurbilgo baratze parkean eta doan izango dira: hau da, herritar guztiek baliatu dezakete zerbitzua.

Furgobaratzaren bisita eta tomateen tailerra

Maiatzak 15 · 18:00-19:30

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko ditugu: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...

Baratze-zaintzaren oinarrizko ikastaroa

Maiatzak 18 · 09:30-13:30

Baratzean hasi nahi eta nondik ekin ere ez dakiten herritarrei zuzenduta: lau ordu inguruko saioa izango da.