Eduki publikatzailea
Atzealdea

Familia plana: 'Zuku magikoaren bila'

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
4 UZT
Azala

Andatzaren bila dabil Mari, zuku magiko bat osatu nahian, eta zuen laguntza behar du! Mapa bat eskuan, herriko hainbat txokotan ezkutatuta dauden pertsonaiak eta arrastoak topatu eta deskubritu beharko dituzue. 

Adinez nagusiko arduradun batekin, umeek zein gaztetxoek taldeka burutzeko abenturazko rol jokoa duzue honakoa, herriko hainbat aisialdi taldek elkarlanean osatua.

*Gomendatutako adina: 6tik 12 urtera.

Ordua: 10:00etan.

Lekua: Artzabalgo frontoitik abiatuta.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.

*Heldu/arduradun bakoitzak, gehienez, beste bederatzi sarrera eskuratzeko aukera izango du. 

*Antolatzaileek taldearen parte hartzea baieztatzean, arduradunarekin harremanetan jarriko dira, taldeak abiatze puntuan zein ordutan egon beharko duen zehazteko.