Eduki publikatzailea
Atzealdea Familia ezkutaketa jolasa antolatu du Zirimarak, iganderako
2018·11·20

Datorren igandean Erle Eguna dela-eta, Zirimarako hezitzaileek familian egiteko moduko plana antolatu dute: ezkutaketan jolasteko gonbita luzatu dute. Hona hemen ekimenaren berri emateko, prestatu duten oharra:
-
Ezkutaketan taldeka jardungo dugu. Talde bateko gutxieneko partaide kopurua, heldu bat eta haur bat. Hortik aurrera, edozein konbinazio onartuko da: 2 heldu eta haur bat, heldu bat eta 3 haur, 2 heldu eta bi haur, 5 heldu eta 8 haur…
-
Taldeak elkarrekin ezkutatu beharko du. Taldea unitate moduan hartuko da, beraz, denek batera ibili behar dute.
-
Ezkutatzeko eremua mugatua izango da: Usurbilgo kaxkoa. Ikus ezazue zein den ezkutatzeko eremua mapan eta has zaitezte ezkutalekuak pentsatzen.
-
11:30ean frontoian elkartuko gara. Ezkutaketa jolasa nola izango den azalduko dugu.
-
Bi aldiz jolastuko dugu ezkutaketan. 12:00tan lehenengo ezkutaketa saioari ekingo diogu eta 12:30etan bigarrenari.
-
Ezkutaketa jolasaren oinarrizko arauak:
-
Partaide guztiak taldeka ezkutatzera joango dira, beti ere, kaxkoan zehaztu dugun eremuaren barnean. Ezin da denda, taberna, etxeko atari… eta abarretan ezkutatu. Kalean (aire librean) ezkutatu behar da.
-
Hiru hezitzaileko taldeak 3 minutu itxarongo du frontoian eta denbora tarte hori pasatzean partaide-taldeak bilatzen hasiko da.
-
Talde bat aurkitzen dutenean, talde hori frontoira gerturatuko da eta bertan dauden gainerako hezitzaileek aurpegian bi pintura-markatxo egingo dizkiete, “bilatzaile” bihurtuz.
-
Bi modutan amai daiteke ezkutaketa jolasa:
-
talde guztiak aurkitzean
-
denbora tarte bat pasatzean (lehenengo saioan, 12:30ean partaide guztiak frontoira gerturatu behar dute, aurkituak izan edo ez; bigarren saioan, 13:00an frontoira gerturatu behar da)
-
-
-
Partaide guztion familia-argazkiarekin emango diogu amaiera Erle Eguneko I. famili ezkutaketa topaketari. Beraz, bi ezkutaketa saioak amaitu bezain laster, 13:10 inguruan, aterako dugu argazkia.
Anima zaitezte eta etorri guztiok ezkutaketan jolastera!!
