Eduki publikatzailea
Atzealdea Ezohiko erregularizazioaren inguruko informazio saioa, apirilaren 27an
SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranek Espainiako Gobernuak migratzaileentzat onartutako ezohiko erregularizazioaren inguruko argibideak eskainiko ditu.
2026·04·20

Espainiako Gobernuak lehengo astean migratzaileentzat onartutako ezohiko erregularizazioaren inguruko argibideak emango ditu SOS Arrazakeriak, apirilaren 27an: saioa 18:00etan izango da, Potxoenean.
Usurbilek atzerritartasun gaiak jorratzeko aholkularitza zerbitzua du SOS Arrazakeriarekin: zerbitzua eskaintzen duen Mikel Mazkiaran izango da saio informatiboa gidatuko duena. Informazioa emateko saioa antolatu da, hain zuzen ere, ezohiko erregularizazioaren inguruko zalantza ugariak tarteko.

