Eduki publikatzailea

Atzealdea Ezohiko amonio kontzentrazioa topatu du Usurbilgo Udalak Arkaitzerrekako uretan

Arkaitzerrekatik ur eta hildako arrainen laginak hartu zituen udalak, eta iritsi berri dira emaitzak.

2020·05·14


Ezohiko amonio kontzentrazioa topatu zuen Usurbilgo Udalak Zubietako erraustegitik behera doan Arkaitzerrekan. Ur zein hildako arrainen laginak hartu eta laborategira bidali zituen, eta emaitzak iritsi berri dira: inguruko erreketan, 1mg/l amonio izan ohi da kontzentrazio ohikoa, eta, igandean, 62 mg/l amonio neurtu ziren. Arrainen azterketaren emaitzak jakiteko egun gehiago beharko dira.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Euskadi Irratian egindako adierazpenetan amonioa topatu dutela esan du, baita erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari zigor espedientea irekiko diotela ere. Arrainak hilda agertu zirenean, Asensiok hasieratik esan zuen erraustegiak ez zuela gertaera horrekin inolako harremanik.