Eduki publikatzailea
Euskararen erabilera eremu ez formaletan lantzeko beharra nabarmendu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
2021·11·26
Gerturatzen ari da Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren inguruko mozioa landu dute azaroko osoko bilkuran. Euskararen erabilera eremu ez formaletan lantzeko beharra eta euskara lanabes eraginkor bilakatzearen garrantzia nabarmendu dute mozioaren bidez: aho batez onartu dute.
Halaber, euskara eremu formaletan bultzatzeko instituzioek bitartekoak jarri eta eredugarri aritzeko duten arduraz ohartarazi dute. Batik bat, aisialdia eta kirola dira nabarmendu dituzten alorrak, “gazteengana iristeko esparru ezin egokiagotzat” jota.
Mozioa, osorik: hemen.