Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskararen alde “olatu berria sortzeko” erantzukizuna eta konpromisoa hartu ditu udalak, adierazpen instituzional baten bidez
2024·12·02
Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko adierazpena onartu dute, Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Testua Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatutakoa da, eta aho batez onartu dute, abenduko osoko bilkuran.
Dokumentuan nabarmendu dutenez, euskara zabaltzeko lanean “jauzi sendoak emateko unea” iritsi da, euskararen egiturazko arazoei helduta. “Jauzi berria emateko unea da, aurrerantz egiten ez badugu atzerantz egingo dugulako. Datuek horixe erakusten digute”. Azken hilabeteetan epaitegietatik euskararen aurkako neurriak hartzen ari direla gogoratu dute, gainera: “Gure hizkuntzaren aurkako oldarraldian jarraitzen dugu”.
Horregatik, inoiz baino beharrezkoagotzat jo dute euskararen aldeko neurriei tinko eustea eta hori mantentzeko eta zabaltzeko lanean jarraitzea. “Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izango da udala ere”.
Adierazpena, osorik: hemen.