Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskaraldiko batzordea sortzeko bilera irekia

31 MAI

Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da aurtengo Euskaraldia. Herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ekimenak III. edizioa izango du, eta Usurbilen erronkari indar eta gogoberrituta heltzea du helburu Euskaraldiko Batzordeak.

Hori dela eta, euskalgintzan eragin nahi duen orori aurkezpenean parte hartzeko gonbita egin dio. Aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, batzordearen dinamikaren berri eman eta bertaratuek zer-nola parte har dezaketen azalduko dute. Denen ekarpenak izango dira ongi etorriak!

Noiz: maiatzaren 31n, 18:30ean.

Non: Potxoenean.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskara Aholku Taldea.