Euskaraldia 2018: Usurbilgo emaitzak
2018ko udazkenean egin zen lehenengo aldiz Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena. Herritarren hizkuntza-ohiturak euskararen alde aldatzea zuen helburu, baina lortu al zen euskararen erabilera sustatzea eta eskuratutako ohitura berriak epe luzean iraunaraztea? Euskaraldiaren eraginkortasuna neurtzeko eta aztertzeko asmoz, I. Euskaraldia ikerketa burutu da. Ikerketa horren Usurbilgo emaitzak aurkeztuko dira hitzaldi honetan.
Horrekin batera, Euskaraldiaren bigarren edizioari begira jarriko dira, edizio berriaren aurkezpen publikoa egingo baita. Bertan, 2020ko Euskaraldiaren berrikuntzak aurkeztuko zaizkie herritarrei: Nola parte hartuko dute entitateek? Zer dira ARIGUNEAK? Nola lagun daiteke ekimenaren antolaketan?
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Potxoenean.