Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikasteko aukera ugari, urritik aurrera: izen-emateak, zabalik

Etumeta euskaltegiaren eskaintzaz gain, euskara ikasteko hiru ikastaro eskaintzen ditu udalak, euskaltegiarekin elkarlanean: izen-ematea irekita dago denetan.

2024·09·11


Euskara ikasteko aukera izango da, urritik aurrera, udalaren eta Etumeta euskaltegiaren eskutik. Etumetak eskaintza propioa izaten du, eta, gainera, udalarekin elkarlanean aritzen da udalak bultzatutako ikastaroak ematen. Guztietan ere zabalik dago izena emateko epea:

Etorri berrientzako hastapen ikastaroa

Astearteetan: 18:15 / 19:45, Potxoenean.

Izen-ematea zabalik: euskara@usurbil.eus edo 943 37 19 99 telefonora deituta. Doan.

Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa

Ostegunetan: 18:15 / 19:45, Artzabalen.

Izen-ematea zabalik: Artzabalen, 10:00etatik 12:00etara edo 943 37 19 99 telefonora deituta. Doan.

6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko saioak

Behar baino maila apalagoa duten ikasleentzako ikastaroa: kaxkoan, Aginagan eta Zubietan izango da aukera. Mailaketa-probak ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko duen Ttakun elkarteak egingo dituzte. Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus / 650 45 93 54. Doan.

Etumeta euskaltegia

Etumeta AEK euskaltegiak zabalik ditu ateak ikastaro berrien gaineko informazioa emateko. Matrikula aldia irail osoan egongo da zabalik. Argibideak jaso edo izen-ematea bideratzeko: 607 609 379 / usurbil@aek.eus . Matrikula ordaindu behar bada ere, udalak urtero eskaini ohi ditu euskara ikastaroak egiten dituztenentzako dirulaguntzak: gutxieneko aprobetxamendua eta %80ko asistentzia betez gero, matrikularen kostua osorik jasotzeko aukera dago (600 euroko mugarekin).