Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara eta aisialdiko dirulaguntzen ebazpenak argitaratu dira

Gaur argitaratu dira bi sailen ebazpen proposamenak, eta jendaurreko epean egongo dira hamar lanegunez, astelehenean hasi eta irailaren 26ra arte (hori barne).

2025·09·12


Bi dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak argitaratu dira, gaur, GAOn: 2024/2025 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak eta epe berean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzat. Ebazpen proposamenak izanik, 10 laneguneko alegazio epea irekiko da, irailaren 15etik 26ra (biak barne).

2024-2025 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza

40 lagunek eskatu dute dirulaguntza, 40 ikastarotarako: guztiei aitortu zaie dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, denera, 17.005 euro banatuko dira.

Ebazpena PDFn deskargatzeko lotura: hemen.

2024-2025 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako dirulaguntza

Hamar eskaera izan dira, eta guztiei aitortu zaie hori jasotzeko eskubidea. Denera, 2.180 euro banatuko dira.

Ebazpena PDFn deskargatzeko lotura: hemen.