Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea, ekainaren 23tik uztailaren 7ra bitartean
2026·06·17

Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea irekiko da ekainaren 23an. Bi deialdiak ikasketak azken ikasturtean egin dituztenentzat zuzenduak dira: euskara ikasi dutenentzat batetik, eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat, bestetik. Biak ere ekainaren 23tik uztailaren 7ra bitartean eskatu ahal izango dira (biak barne).
Gaur argitaratu dira bi deialdien oinarriak GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
2025/2026 ikasturtean euskara ikasi dutenentzat
Epea: ekainaren 23tik uztailaren 7ra arte (biak barne).
Udaletxeko harreran edo egoitza elektronikoaren bitartez eska daitezke.
Diruz lagunduko diren ikastaroak: HABEk homologatutako zein homologatu gabeko ikastaroak (azken hauen kasuan, ikasturtean zehar urratsen bat gainditzen bada), 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoak.
Emango den dirulaguntza: matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko mugarekin), baldintzak betetzen badituzte.
Denen artean, gehienez ere, 24.000 euro banatuko dira.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
2025/2026 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzat
Epea: ekainaren 23tik uztailaren 7ra arte (biak barne).
Udaletxeko harreran edo egoitza elektronikoaren bitartez eska daitezke.
Diruz lagunduko diren ikastaroak: Aisialdiko Begirale ikastaroa edo Aisialdiko Zuzendari ikastaroa, 2025eko uztailetik 2026ko ekaina bitartean egindakoak.
Emango den dirulaguntza:
- Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).
- Zuzendari ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).
Denen artean, gehienez ere, 4.500 euro banatuko dira.
Ehuneko horiek gutxitu egin daitezke aurkezten diren eskarien arabera.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
