Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea, ekainaren 17tik 28ra bitartean

2023/2024 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzako dirulaguntzen oinarriak argitaratu ditu udalak.

2024·06·03


Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea irekiko da ekainaren 17an. Bi deialdiak ikasketak azken ikasturtean egin dituztenentzat zuzenduak dira: euskara ikasi dutenentzat batetik, eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat, bestetik. Biak ere ekainaren 17tik 28ra bitartean eskatu ahal izango dira (biak barne).

Gaur argitaratu dira bi deialdien oinarriak GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

2023/2024 ikasturtean euskara ikasi dutenentzat

Epea: ekainaren 17tik 28a arte (biak barne).

Udaletxeko harreran edo zerbitzu telematikoen bitartez eska daitezke.

Diruz lagunduko diren ikastaroak: HABEk homologatutako zein homologatu gabeko ikastaroak (azken hauen kasuan, urratsa gainditzen bada), 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoak.

Emango den dirulaguntza: matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko mugarekin), baldintzak betetzen badituzte.

Deialdiaren oinarriak, hemen.

2023/2024 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzat

Epea: ekainaren 17tik 28ra arte (biak barne).

Udaletxeko harreran edo zerbitzu telematikoen bitartez eska daitezke.

Diruz lagunduko diren ikastaroak: Aisialdiko Begirale ikastaroa edo Aisialdiko Zuzendari ikastaroa, 2023ko uztailetik 2024ko ekaina bitartean egindakoak.

Emango den dirulaguntza:

  • Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).
  • Zuzendari ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).

Deialdiaren oinarriak, hemen.

Bi dirulaguntzen kasuan, ehuneko horiek gutxitu egin daitezke aurkezten diren eskarien arabera.