Eduki publikatzailea

Atzealdea Europako diru funtsen zati bat udaletara bideratzea eskatu dio udalbatzak Eusko Jaurlaritzari, EH Bilduk aurkeztutako mozioaren harira

EH Bilduren botoekin onartu zuten mozioa; EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten.

2020·12·24


Eusko Jaurlaritzari udalentzako ezohiko funts berezi gehigarri bat eskatzeko mozioa aurkeztu zuen abenduko ezohiko osoko bilkuran EH Bilduk: bere botoekin onartu zuten, eta EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten.

EAJk esan zuen, euren ustez, EAJri “egurra emateko” aurkeztu zuela EH Bilduk mozio hori. “Erabat insolidarioa dela uste dugu. Lekuz kanpo dago bere eskumenekoak ez diren gastuak bere gain hartu eta ondoren Jaurlaritzari gastuak orekatzeko eskatzea”. EH Bilduk erantzun zion mozioa ez zela “EAJri egurra emateko”, eta udalek arduraz jokatu zutela egoera zailen aurrean: “Egoera zailek ez baitute ulertzen ez eskumenez ez alderdi politikoez: esan tabernariei itxoiteko, haiei laguntzea ez dela gure eskumena”. EAJk, ordea, esan zuen haien ustez gai hori ez zela Usurbilgo udalbatzan hitz egitekoa.

PSE-EEk mozioaren arrazoia “ulertu” eta “gutxi gorabehera” partekatzen zuela nabarmendu zuen, eta landu beharrekoa dela, haren iritziz.