Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu izendapena irmoa da
2025·10·30

Usurbil etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu da, azkenik: hala izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Astigarragarekin batera, irailaren 12an, eta gaur iritsi da behin betiko izendapena, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzean. Hala, bihartik aurrera sartuko dira indarrean izendapenaren ondoriozko neurriak.
Udalak proposatua dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari bi eremuren garapenerako hitzarmena sinatzea: Pikaola eremuan, udala lurzoruaren %54ren jabe da, eta bertan 30 etxebizitza sozial egiteko aukera dago, eta Agerrazpin, 30-35 zuzkidura etxebizitza egiteko aukera. Bi eremu horiek lehentasunezkotzat joak ditu udalak.
Nola eragiten die izendapenak alokairuaren prezioei?
Ez da alokairu-prezioen murrizketa handia bilatzen, merkatua orekatuagoa eta eskuragarriagoa izatea baizik. Neurriek maizterren eta jabeen interesak babesten dituzte.
Eremu bat tentsionatutzat jotzen denean, prezioak kontrolatzeko bi tresna aktibatzen dira:
1 Alokairuaren erreferentzia-indizea
Zein kasutan aplikatzen da?
- Edukitzaile handien jabetzako etxebizitzen kontratuetan (5 etxebizitza edo gehiago eremu tentsionatuan)
- Etxebizitzen merkatuan lehen aldiz sartzen diren higiezinen kontratu berrietan.
- Azken 5 urteetan alokatu gabe egon diren etxebizitzen kontratu berrietan.
Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak ezartzen du erreferentzia-indizea, hiru foru-ogasunekin lankidetzan.
Jabea edukitzaile handia ez bada, alokairu berriak ezin du etxebizitzarako erregistratutako azken kontratua gainditu, eguneratze-indize berriak (IRAV) doituta.
2 Alokairu-errenten eguneratze-indizea (IRAV)
Tentsionatutzat jotako eremuetako alokairu kontratuei aplikatzen zaie, eta KPIa ordezkatzen du, kontratua indarrean dagoen bitartean errenta urtero berrikusteko, maizterra igoera handietatik babestuz. Errentaren urteko berrikuspenera ere zabaltzen da, kontratua indarrean duten maizterrek erabil dezaketen ezohiko luzapen-aldian.
Ondorio zuzenak alokairuen prezioan:
1 Prezioak mugatzea.
2 Prezioak bere horretan geratzea kontratuak berritzean.
3 Alokairu eskuragarrietarako pizgarriak.
4 Inpaktua merkatuan.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
1 Eusko Jaurlaritzaren webgunea
https://eremutentsionatua.euskadi.eus/hasiera/
Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremuei buruzko informazioa aurki daiteke.
2 Alokairuaren erreferentzia-indizea: https://serpavi.mivau.gob.es/
Etxe bat zenbatean aloka daitekeen kalkula daiteke, bere baldintzen eta udalerriko eremuaren arabera..
3 Alokairu-errenten eguneratze indizea (IRAV):
https://www.mivau.gob.es/vivienda/calculadora-precio-alquiler
Tentsionatutzat jotako eremuetako alokairu kontratuei aplikatzen zaie, eta KPIa ordezkatzen du, kontratua indarrean dagoen bitartean errenta urtero berrikusteko, maizterra igoera handietatik babestuz. Errentaren urteko berrikuspenera ere zabaltzen da, kontratua indarrean duten maizterrek erabil dezaketen ezohiko luzapen-aldian
4 Usurbilgo etxebizitzen diagnostikoa eta ekintza plana:
https://www.usurbil.eus/eu/etxebizitzak-merkatua
