Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxealditik Euskaraldira, hizkuntza ohituren inguruan pentsatzeko proposamena
2020·04·21
Euskaraldiak Etxealditik Euskaraldira kanpaina abiatu du, konfinamendu garaia hizkuntza ohituren inguruan pentsatzeko proposamena eginez. Batetik, etxeko kideen artean erabiltzen diren hizkuntza ohiturei erreparatzea du helburu Euskaraldiak, eta, bestetik, horiek finkatzea (euskaraz aritzeko ohitura izanez gero) edo aldatzea (beste hizkuntza bat erabiliz gero). Etxeko hizkuntza ohiturak euskararen aldatuta kalera ateratakoan euskaraz jarraitzea errazagoa dela argudiatu dute antolatzaileek.
Hala, ostiralean hasi eta apirilaren 30era artean, egunero proposamen berri bat egingo dute sare sozialen bidez [Facebooken, Twitterren, Youtuben zein Instagramen jarrai daitezke]. Horrez gain, maiatzaren 3an ekimen bateratu bat egingo dutela iragarri dute.
Oraingoz, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta hala egitea erabakitzen dutenei euren balkoi edo leihoak apaintzeko eskatu diete, koloretako borobil bat eginda. Euskaraldia prestatzeko Usurbilgo taldeak bideo bat egin du, Susana Martinen laguntzarekin, etxean borobil horiek nola egin azaltzeko. Usurbilgo taldeak ere bere sare sozialak ditu, Facebooken, Twitterren, Youtuben eta Instagramen.