Eduki publikatzailea

Atzealdea Etxealdiako zubia itxiko dute, lau asterako, hilaren 20tik aurrera

Bizkarretik edo Zumartegi industriagunetik joan beharko dute oinezkoek tren geltokira edo Santuenea aldera. Bihar hasiko dira, gainera, Mikel Laboa plaza eta Artzabalgo parkea bitarteko bidea oinezkoentzat lehenesteko lanak.

2020·07·13


Etxealdiako zubia konpontzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, eta datorren astelehenetik aurrera, hilaren 20tik, ezin izango da bertatik pasatu. Zubiaren egitura eta zoladura ari da konpontzen, eta, orain arte, zubira igotzeko eskailerak eta aldapa egokitzen aritu dira.

Lau aste emango du itxita zubiak, eta, beraz, Santuenea aldera edo tren geltokira oinez joateko Bizkarretik edo Zumartegi industriagunetik joan beharko dute oinezkoek.

Bihar hasiko dituzte, bestalde Mikel Laboa plazaren eta Artzabalgo parkearen arteko bidea oinezkoei lehentasuna emateko lanak. Trabaren bat edo beste sortuko dute trafikoan, baina, aurreikuspenen arabera, ez da kalerik moztuko lanen amaierara arte.