Eduki publikatzailea

Atzealdea ETSk asfaltatze lanak egingo ditu tren geltoki inguruan

Igande gauetik hasi eta astearte arratsaldera bitartean, ETSk asfaltatze lanak egingo ditu geltoki berriaren inguruan, eta trafikoan eragina izango dute.

2026·02·25


ETSk tren geltoki berriaren inguruan zenbait asfaltatze lan egingo dituela jakinarazi dio udalari. Otsailaz geroztik, zenbait urbanizazio lan egiten ari da, Atxega jauregitik tren geltokirainoko paseoan, eta, orain, zenbait asfaltatze lan iragarri ditu, geltokiaren ondoko beste bi eremutarako.

Martxoak 1, igandea

Santueneko zuzenguneko trafikoa etengo da, igande gaueko 22:00etatik astelehen goizeko 06:00 bitartean: zebrabide goratu berri bat egingo da. Behean, lehenengo planoa.

Martxoak 2 eta 3, astelehen-asteartea

Zumartegi industriagunean egingo dira lanak, tren geltoki zaharraren ondoko Erribera kalean, beraz, ezingo da eremu horretan aparkatu, bi egun horietan, 08:00etatik 18:00etara bitartean.

Hiru lan egingo dira. Batetik, aparkalekuak asfaltatuko dira: geltoki berrirako hornidura elektrikorako irekitako zangak estaliko dituzte. Bestetik, geltoki zaharreko espaloia asfaltatuko da: udalak Zumartegiko ibai ertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak egin zituenean, tren geltoki zaharra hasten den lekura arte egin zituen, geltoki berriaren lanak tarteko. Orain, falta zen espaloi zatia berrituko da, eta, horrekin batera, zebrabide goratu berria egingo da geltoki zaharraren parean. Behean, bigarren planoa.