Eduki publikatzailea

Atzealdea ETS-k tren geltoki berriaren inguruko urbanizazio lanak egingo ditu, otsail eta martxo bitartean

Hiru fasetan urbanizatuko dute tren geltoki berriaren inguruko eremua, Atxega jauregitik aurrerako oinezko bidetik hasita: astelehenean, otsailaren 2an, hastea aurreikusten da. Lanak egin bitartean, parkea itxita egongo da, eta bide alternatiboak erabili beharko dira geltokira joateko.

2026·01·30


ETS-k urbanizazio lanak egingo ditu tren geltoki berriaren eremuan, otsail eta martxo bitartean. Hiru fase edo eremuka egingo dituzte lanak, Atxega jauregitik aurrera doan oinezko bideko zoladura egokitzetik hasita. Lanak egin bitartean, parkea itxita egongo da, eta bide alternatiboak erabili beharko direla ohartarazi dute.

1go fasea: Atxega jauregiaren aurreko aldea

Otsailaren 2an hasita, Atxegatik behin-behineko zubirainoko tartean egingo dute lan. Udalak Elutx Bidean jarri bezalako zoladura izango du.

2n fasea: geltoki berriaren eta N634 errepidearen arteko eremua

Otsailaren 26an hastea aurreikusten da, eta geltoki berrian bertan dagoen eremuan egingo dute lan.

3n fasea: behin-behineko zubiaren ingurua

Martxoaren 16an hastea aurreikusten da, eta behin-behineko zubia dagoen eremuan egingo dira lanak.