Eduki publikatzailea
Atzealdea Esperientzia Eskolan eta Oroimen tailerrean izena emateko epea, gaurtik irailaren 25era bitartean
2024·09·09
Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak Esperientzia Eskolan eta Oroimen tailerrean izena emateko epearen berri eman du: gaurtik irailaren 25era bitartean izango da horretarako aukera. Zahartze aktiboa sustatzeko helburua dute bi ikastarook, eta urritik ekainera bitartean izaten dira, doan.
Oroimen tailerra
Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Astearteetan izaten da, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena, telefonoz (943 37 71 10) edo aurrez aurre; arreta ordutegia 09:00etatik 14:00etara izaten da, asteazkenetan izan ezik (asteazkenetan ez dute aurrez aurreko arretarik ematen).