Eduki publikatzailea
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Usurbilgo Udalak eta Uemak
2021·04·12
Urtero bezala, Uemak eta Usurbilgo Udalak, elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute, gaur hasi baita aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoan. Uemak, hainbat udalek eta erakunde publikok, dena den, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainari eustea erabaki dute, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, erronka bota du, lau urtean erdietsi nahi dutena: 2023. urterako, 100.000 gipuzkoarrek errenta aitorpena euskaraz egitea. Horretarako, dokumentu bat prestatu dute, herritarrek euren hizkuntza hautua euskararen alde egiteko moduen berri emateko. Logo bat ere prestatu dute, Ogasunarekin euskaraz leloa daramana.
Gipuzkoako Aldundiaren webgunean daude errenta aitorpena egiteko baliabide guztiak.