Eduki publikatzailea

Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek

Abian da 2022ko errenta aitorpena egiteko kanpaina. Uemak ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere aitorpena euskaraz egitera deitu ditu herritarrak.

2023·04·11


Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da, eta, urtero bezala, aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek, tartean, baita Usurbilgo Udalak ere, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du kanpainarekin, Ogasunarekin, euskaraz lelopean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Usurbilen, iaz, herritarren %32,32k egin zuen errenta aitorpena euskaraz: 1.075ek euskaraz, eta 2.251k gaztelaniaz.

Modalitatearen arabera, honakoa da 2022ko errenta aitorpena egiteko egutegia:

  • Proposamenak ikusteko aukera: martxoaren 29tik aurrera.
  • Autolikidazio proposamenak onartzea: apirilaren 3tik ekainaren 30era.
  • Aitorpenak aurkeztea Internet bidez: apirilaren 12tik ekainaren 30era.
  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: apirilaren 13tik ekainaren 8ra.
  • Errenta mekanizatuaren aitorpena aurkeztea: apirilak 17tik ekainaren 30era.

Errenta kanpainaren informazio guztia, aldundiaren webgunean.

Aitorpena euskaraz egiteko azalpenak, PDFan deskargatzeko.