Eduki publikatzailea
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute udalak eta UEMAk
2026·03·26

Urtero bezala, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Usurbilgo Udalak, elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute. Gipuzkoan, apirilaren 7an hasiko da errenta aitorpena egiteko kanpaina, uztailaren 2ra arte. Helburuarekin bat eginda, Gipuzkoako Aldundiak Ogasunarekin euskaraz leloa erabiliko du, aurten ere.
Gero eta herritar gehiagok egiten du errenta euskaraz, eta azken ekitaldikoak izan ziren daturik onenak:
- 2024ko ekitaldian: 1.332 lagunek, % 35ek
- 2023ko ekitaldian: 1.213 lagunek, % 34,1ek
- 2022ko ekitaldian: 1.075 lagunek, % 32,32k
- 2021eko ekitaldian: 1.021 lagunek, % 31,09k
Errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuak kontuan hartuta, ordea, oraindik ere gutxik egiten dute euskaraz. Bada, horretan eragin nahian egin ohi dute kanpaina UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Errenta aitortzeko kanpainaren epeak
Autolikidazio proposamena ikustea: 2026/03/30etik aurrera
Autolikidazio proposamena onartzea: 2026/04/07tik aurrera
Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: 2026/04/13tik aurrera
Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea: 2026/03/13tik aurrera
Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea: 2026/03/13tik aurrera
