Eduki publikatzailea
Atzealdea Errekatxikiko pasealekua itxita egongo da asteburuan, segurtasunagatik, haize boladak tarteko
2020·10·02
Haize bolada indartsuak izango dira gaur gauean: alerta laranja iragarri du Euskalmetek 03:00etatik 09:00etara bitarterako. Segurtasunagatik, Errekatxikiko pasealekua ixtea erabaki du udalak. Izan ere, lehengo astean, pasealeku horretako zenbait zuhaitzen adarrak erori egin ziren, eta haize bolada gogorrekin berriz gertatzeko arriskua dagoela ohartarazi du. Gaur azken orduan itxiko dute udaltzainek parke barruko pasealekua, 21:00ak aldera, eta asteburu osoan egongo da itxita [eguraldiak nabarmen hobera egiten ez badu, behintzat]. Horrez gain, pasealekuaren gaineko espaloia ez erabiltzeko gomendatu dute udaltzainek, arrazoi berberagatik; hesiak jarriko dituzte.