Eduki publikatzailea

Atzealdea Erlojua elizako dorrera itzultzeko lanekin hasi dira

Erlojuaren historia azaltzen duen erakusketa amaituta, elizara eraman dute erlojua: hurrengo pausoa bere gelara igotzea izango da.

2020·07·27


Erlojua jatorriko lekura itzultzeko lanekin hasi dira, gaur, Erloj-Eruak taldeko kideak, udalarekin elkarlanean. Zaharberriteko ituna adostu zuten lagun taldeak eta udalak 2017an, eta egin beharrekoak eginda, elizako balkoira igo dute. Hurrengo urratsa erlojuaren gelara igotzea izango da, zeina berritu egin duten erlojua zaharberritu bitartean. Hiru bat astez egon da erlojua Sutegiko erakusketa gelan, herritarrek bertatik bertara ikus zezaten, eta gaur eraman dute, azkenik, elizako dorrera. Hona bideoa: