Eduki publikatzailea
Eremu gorritik aterata, bihar jarriko dira berriz ere martxan Eskola Kirola eta federatuen entrenamenduak
2021·02·15
Astebete egin du eremu gorrian Usurbilek, eta gaur sartu da eremu laranjan, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 475-era jaitsita. Hala, Eskola Kirola eta federatuen entrenamenduak berriz ere martxan izango dira bihartik aurrera.
Horrez gain, gaur sartu da indarrean 7/2021 dekretua, eta horren arabera, mugakide diren herrietara joan daiteke kirola egitera, aire librean zein instalakuntzaren batean: mugakideen arteko mugikortasun baimen hori intzidentzia tasa edozein izanda ere aplikatu egingo da (hau da, baita eremu gorrian egonda ere). Aldi berean, intzidentzia tasa 500etik beherakoa bada, mugakideak ez diren herrietatik eta herrietara ere mugi daiteke kirola egitera federatu eta profesionalen entrenamenduetarako zein programatutako ikastaroetara joateko.