Eduki publikatzailea
Atzealdea
Erakusketa: Sexuen ibilbidean, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea bidaide. Pentsatu, izan eta bixi bizi.
9 IRA 22 IRA
Sexua, balore bat da. Izateko era aberasten duen ezaugarri singularra, elkar erakartzeko ezinbesteko osagaia eta bizitza-egitasmoak bultzatzen dituena.
Sexuaz pentsatzeak, gure burua eta besteena ulertzeko aukera emango digu, antzekoak izan arren ezberdinak garelako. Hamaika galdera, jakin-min eta gertaera sortzen dira sexu-kontu honen inguruan. Erakusketa honetan, gure lan egiteko modua, landu daitezkeen gaiak eta gogoeta interesgarriak agertuko zaizkigu.
Noiz: irailaren 9tik 22ra.
Non: Sutegiko erakusketa gelan.
Antolatzailea: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea.