Eduki publikatzailea

Atzealdea Energiaren udal-bulegoak herritarrentzako aholkularitza zerbitzua eskainiko du astelehenetik aurrera

Udalaren Artzabalgo lokalean du egoitza energia teknikariak. 943 57 94 17 telefonora deituta edo energia@usurbil.eus helbidera idatzita har daiteke hitzordua.

2021·01·28


Astelehenetik aurrera, herritarrentzako aholkularitza zerbitzua eskainiko du energiaren udal-bulegoak, Artzabalgo lokalean. Udalaren energia kontsumoaz arduratzeaz gain, herritarrentzako aholkularitza ere emango du: fakturazioari buruzko informazioa emango du, batik bat, herritarrek euren fakturetan aurreztu ahal izan dezaten. Horrez gain, zer nolako kontratua duten ulertzen lagunduko die, aurrera begira autonomoak izan daitezen.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eskainiko du herritarrei harrera egiteko tartea. Horretarako, aurrez hartu beharko da hitzordua, 943 57 94 17 telefonora deituta edo energia@usurbil.eus helbidera idatzita.