Eduki publikatzailea
Ostegunean izango da bilera, 18:00etan, Potxoenean. Orain arte egindakoak berrikusi eta aurrera begirako urratsak definituko dituzte.
2021·05·31
Emakumeen Etxea sortu arteko bidean egin beharreko urratsak definitzeko bilera egingo dute parte-hartzaileekin ostegunean, ekainaren 3an: Potxoenean izango da, 18:00etan. Martxoaren 6ko aurkezpenean grabatutako bideoa ikusiko dute, eta, horren ostean, aurrera begira egin beharreko urratsez jardungo dute.
Kalezarko auzo-ekipamendua eta Emakumeen Etxea barne hartuko dituen Pelaioenea hutsik dago. Epe motzean, barrutik egituratzeko exekuzio proiektua idazteko lehiaketa abiatuko da udalak: enpresek euren proposamenak aurkeztu eta horietako bat aukeratu beharko du udalak.