Eduki publikatzailea
Atzealdea Emakumeen ahalduntzea sustatzeko, bi ikastaro antolatu ditu Udalak, hiruhileko honetarako
2018·09·20

Emakumeentzako ahalduntze ikastaroak antolatu ditu Usurbilgo Udalak urritik abendura bitarterako, eta izen-ematea zabalik dago jada. Emakumeen eta Gizonen arteko II. Berdintasun Planaren barruan antolatu du Udalak emakumeak ahalduntzeko doako ikastaro sorta. Oraingoz, bi tailer eskainiko dituzte:
1) Biodantza: ostiraletan, Oiardo kiroldegian, 16:45etatik 18:15etara. Hasiera-data: urriak 5
2) " El placer de madurar-aprendiendo a envejecer": Ostegunetan, 17:00etatik-19:00etara, Pepa Bojo psikoloarekin. Bake epaitegiko atzeko lokalean. Hasiera-data: urriak 4
Bi ikastaroak doakoak dira, eta izen-ematea ParekidetasunSsailean egin behar da.
- Telefonoa 943377110
- parekidetasuna@usurbil.eus


