Eduki publikatzailea
Atzealdea Emakumeak ahalduntzeko bi ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak, hiruhileko honetarako
2019·01·03

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeak ahalduntzeko beste bi ikastaro antolatu ditu hiruhileko honetarako. Hona hemen xehetasunak:
- Euskarazko ikastaroa: Biodantza, eta Helen Kortaxarenak eskainiko du urtarrilaren 11etik apirilaren 12ra bitarte, ostiraletan, 16:45etatik 18:15era bitarte, Oiardo kiroldegian.
- Gaztelaniazko ikastaroa: Emozioak eta ahalduntzea, eta Pepa Bojo psikologoak eskainiko du. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 11n bukatuko da: ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Bake Epaitegiaren atzeko lokalean.
Izena emateko: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean. Telefonoz: 943 37 71 10 edo emailez: parekidetasuna@usurbil.eus.
