Eduki publikatzailea
Atzealdea Elkargunearentzako izen berri baten bila
2024·05·27
Usurbilgo Elkargunearentzako izen berri baten bila dabiltza prozesu parte hartzailean dabiltzan eragileak. Herritarren proposamenak jaso nahi dituzte, eta horretarako aukera emango dute maiatzaren 27tik ekainaren 3ra bitartean. Proposamenak egiteko bi modu egongo dira: Internet bidez, galdetegi erraz bat beteta, edo herrian zehar jarriko diren botoa emateko kutxen bidez.
Proposamenak egiteko:
- Internet bidez galdetegia beteta: https://form.jotform.com/240852573451356
- Kutxetan botoa emanda: Aitzagan, Oiardo kiroldegian, Potxoenean eta Sutegin.
Usurbilgo nerabe, gazte eta kulturgileen topagune izatea helburu duen ekipamendu berriaren diseinuan ari dira herriko hainbat eragile: Aztarrika gazte asanblada, Usurbilgo Kulturgunea, Ziortza gazte elkartea eta Gaztelekua. Orain arte, proiektuaren helburua aintzat hartuta, Elkargunea gisa izendatu izan dute etorkizuneko ekipamendu publiko berria, baina izendapen berri bat ematea erabaki dute. Hala, herritarrak animatu nahi dituzte izen-proposamenak egitera ahalik eta herritar gehienen ekarpenekin, horrek prozesua bera aberastuko duelakoan.