Eduki publikatzailea
Atzealdea

Elkarbizitza sustatzeko planaren aurkezpena

26 URR

Usurbilgo Jatorri Aniztasuna eta Elkarbizitza Lantzen diagnostikotik abiatuta, udalak aurrera begirako urratsen plan bat egin du, eta horiek aurkeztuko ditu ekitaldian. Gaian sakontzeko interesa duten herritarren talde bat osatzea ere bada aurkezpenaren helburuetako bat.

Ordua: 18:00etan.

Lekua: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: doan. Izena eman behar da usurbilkultura.eus -en edo 943 37 71 10 telefonora deituta.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.