Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekitaldi andana izango da haurrentzat, Gabonen aitzakian

Hainbat ekitaldi antolatu dira, Gabonak tarteko, datozen egun eta asteetarako, udalaren, herritarren eta hainbat eragileren eskutik. Egunotan itzuliko dira Olentzero eta Mari Domingi Mikel Laboa plaza ingurura, baita haientzako gutunak helarazteko postontziak ere, herriko hainbat gunetan.

2024·12·09


Ekitaldi andana izango da haurrentzat, Gabonen aitzakian, asteburu honetatik bertatik hasita. Era askotako ekitaldiak dira, udalaren, herritarren eta hainbat eragileren eskutik antolatuak, besteak beste, zinema, azokak, literatura, magia ikuskizuna edo Gabonetako haur parkea. Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitzak bidaltzeko postontziak ere aste honen amaieran jarriko dira herriko hainbat gunetan: ikastolan, Aginagako eta Zubietako eskola txikietan, Santueneko eta Aginagako zaharren egoitzetan, liburutegian, ludotekan, Potxoenean eta Txokoargin.

Udalak, azken urteetan, Olentzero eta Mari Domingi jarri izan ditu Mikel Laboa plazaren zaindari. Aurten, gainera, berritasun bat izango da: apaingarri bereziak jarriko dira herri-auzoetan, Gabon giroa haietan ere zabaltzeko. Jokin Eizagirre herritarrak egin ditu, eta ondo bidean, guztiak ere egunotan jarriko dira.

Hona haurrentzat Gabonetarako prestatutako ekitaldien zerrenda:

Abenduak 14 · 16:00 · Santueneako frontoian

Gabonetako azoka, eguberrietako argiak piztea eta
haurrentzako tailerrak

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea

Abenduak 15 · 17:00 · Sutegin

Zinema: “Sabelhortz kapitaina eta diamante magikoa”

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea

Abenduak 21 · 18:30 · Santuenea 12an

San Tomas Eguna eta txistorra banaketa

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea

Abenduak 23 · 11:30 · Sutegi udal liburutegian

Irakurketa solasaldia, Yolanda Arrietarekin,
11 urtez gorakoentzat

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia

Abenduak 23, 27, 30 · 11:00 · Santueneako frontoian eta eskubaloi pistan

Irristaketa ikastaroa

Saioen iraupena: 2 ordu

Izen-ematea: santueneake@gmail.com

(15€; SKE-ko bazkideek, 5€)

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea

Abenduak 23 · 18:00 · Eliza Zaharrean

OIentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, Aginagan

Antolatzailea: Antxomolantxa

Abenduak 24 · 17:30 · Kaxkoan, Kalezartik abiatuta

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, kaxkoan: 18:30 aldean iritsiko da frontoira.

Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Usurbilgo Udala

Abenduak 24 · 18:00 · Santuenean

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, Santuenean

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea

Abenduak 23 eta 27

Txuri-Urdinera irteerak, Gaztelekuarekin

Informazio gehiago:

gaztelekuausurbil@gmail.com / 688 813 853

Antolatzailea: Gaztelekua

Abenduak 28 · 18:00 · Sutegin

Sasi guztien gainetik... Usurbilgo I. Magia Gala

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, herritarrekin elkarlanean

Abenduak 31 · 17:00 · Usurbilgo frontoian

Hurbilago San Silvestre herri-lasterketa

Izen ematea: gertuago.eus-en, abenduaren 15etik 30era

Antolatzailea: Hurbilago elkartea

Urtarrilak 2, 3 eta 4 · 11:00-13:00 eta 16:30-19:30 · kiroldegian

Gabonetako haur parkea (2-12 urte), doan

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Urtarrilak 5 · 19:30 · Usurbilgo frontoian

Erregeen kabalkada

11:00 Eskutitz tailerra, muralaren irekiera eta gutunak jasotzea

17:00 San Estebandik irteera

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea