Eduki publikatzailea
Atzealdea Ekain Manterola Uribek irabazi du gidaimena euskaraz ateratzeagatik Buruntzaldeako udalek banatzen dituzten 400 euroko sarietako bat
2018·01·26

Gidabaimena euskaraz atera duten herritarrak saritu eta gainerakoak ere horretara bultzatzeko helburuz, Buruntzaldeako udaletako Euskara Departamentuek, eskualdeko autoeskolekin elkarlanean, urtero kanpaina egiten dute. Hala, aurten 103 lagunek egin dute euskaraz atal teorikoa, eta euskararen alde egindako hautua eta ahalegina txalotu asmoz, 9 sari zozketatu dituzte, hau da, azterketa teorikoak eragindako gastuei aurre egiteko, gehienez ere, 400 euro ematen zaizkio irabazle bakoitzari.
Iazko datuekin alderatuz, gora egin du kopuruak. Izan ere, iaz 95 lagunek egin zuten euskaraz, eta aurten 103 lagunek. Beraz, bada pozteko datua. 201Ean abiatu zuten ekimen hau Buruntzaldeko udalek eta gaur arte 794 lagunek hartu dute parte. Horregatik, Koro Etxeberria Hernaniko zinegotziak datuaren garrantzia azpimarratu eta guztiak zoriondu ditu. Esan duenez, kanpaina honen xede-talde nagusia gazteak dira. Gazteek asko balioztatzen duten arloa da, eta, gainera, gaztea helduaroarekin lotzen duen ekimen bat da. Bide batez, eskertzeko da, Etxeberriaren esanetan, eskualdeko autoeskola guztiek parte-hartzea kanpaina honetan.
Hain zuzen, gaur eguerdian egin da zozketa Usurbilen. Eta hauxe izan da zozketaren emaitza, eta, horrenbestez, irabazleak:
- Andoain: Elixabet Mendizabal Eceiza eta Amaia Armendariz Iturralde
- Astigarraga: Lierni Roteta Artozamunoa
- Hernani: Xabier Murugarren Guereñu, Beñat Montero Estensoro eta Nora Bengoetxea Goikoetxea
- Lasarte-Oria: Alex Salsamendi Galan
- Urnieta: Andoni Mugica Izagirre
- Usurbil: Ekain Manterola Uribe
Zorionak, bada, guztioi!
