Eduki publikatzailea
Atzealdea Egokitzapenak kiroldegian, zirkulazioa erraztu eta jende pilaketak saihesteko
2020·10·01
Zenbait egokitzapen egin berri dituzte kiroldegian, zirkulazioa erraztu eta jende pilaketak saihesteko. Izan ere, helduen zein haurren igeriketa ikastaroak jarriko dira martxan, eta erabiltzaile gehiago izango direnez, jende pilaketak gertatzea saihestu nahi dute. Batetik, zirkulazio marka berriak jarri dituzte, eta, bestetik, txandak egokitu dituzte. Neurri guztien berri mezu elektroniko bidez emango zaie erabiltzaileei datozen egunetan.
Kiroldegiko erabiltzaileak hiru taldetan banatzen dira: igerilekuetakoak, ikastaroetakoak eta gimnasiokoak. Horietako bakoitzak kolore bat du, eta aldagela eta komun bereiziak izango dituzte. Hala, talde bakoitza modu independentean ibiltzea izan dute helburu. Kartelak berritu eta koloretako markak jarri dituzte lurrean, bakoitzak nondik joan behar duen eta zein espazio erabil ditzakeen jakin dezan. Talde bakoitzak erabil ditzakeen aldagelak eta komunak ere dagokion kolorea duen kartelekin adierazi dira.
Igerilekuetako ikastaroak astelehenean hasten direnez, erabiltzaile gehiago ibiliko da datorren astetik kiroldegian. Horregatik, ikastaroak egin bitartean gainerako erabiltzaileen txandarik ez eskaintzea erabaki dute, aldagelen erabilera mugatzeko asmoz. Txanden taula berriak egin dituzte (irudietan).