Eduki publikatzailea
Atzealdea Egiluze Handi eta Egiluze Txiki arteko herri bidea konpondu da
Bidea zabaldu eta hondoraketak konpondu dira. Abuztu hasieran egin ziren lanak, 24.300 euro ingurugatik.
2026·09·02

Egiluze Handi eta Egiluze Txiki baserrien arteko herri bidea konpondu du udalak: 370 metroko tartean egin dira konponketak. Abuztu hasieran egin ziren lanak, 24.377,87 euroan. Bi lan egin dira: bidea zabaltzea eta hondoraketak konpontzea izan da. Lanen helburua, batik bat, bidearen erabilgarritasuna hobetzea eta larrialdi zerbitzuentzat irisgarriagoa izatea izan da.

