Albisteak
Atzealdea

Donostiako Klasikoa eta Itzulia: errepide mozketak

Donostiako Klasikoa eta Itzulia txirrindularitza probak direla eta, ohiko bide mozketak izango dira N634 errepidean, uztailaren 30ean eta abuztuaren 24an, hurrenez hurren.

2022·07·26


Bi txirrindularitza proba pasatuko dira Usurbildik datozen egun eta asteetan: Donostiako Klasikoa larunbat honetan, uztailaren 30ean, eta Itzulia, abuztuaren 24an. Bi kasuetan, ohiko bide mozketak izango dira N634 errepidean.

Donostiako Klasikoa: uztailaren 30ean, 12:00 inguruan.

Donostiatik Usurbilera eta Aginagara bidean pasatuko da Donostiako Klasikoa, larunbat honetan, uztailaren 30ean, 12:00 inguruan. Bide mozketa 11:30 / 12:15 bitartean izango da, gutxi gorabehera.

Itzulia: abuztuaren 24an, 13:30 inguruan.

Itzulia ere Donostiatik Usurbilera eta Aginagara norabidean pasatuko da: abuztuaren 24an izango da, asteazkenean, 13:30 inguruan. Bide mozketa, berriz, 13:15 eta 13:45 bitartean izango da, gutxi gorabehera.