Eduki publikatzailea

Dokumentala: 'Suharra'

06 AZA

Galtzeko zorian dagoen baserriko bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen da.

Ganadu suharren inguruko gure arbasoen ondare historiko-kulturala gorde eta ondorengo belaunaldiei eskaintzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigun. Bestalde, lan hau gizarteratzeak gaur egungo ganadu suharren eta naturarekin sustengarria den eta bioaniztasuna mantentzen duen baserriaren biziraupena ziurtatzen laguntzen du, hots, etorkizunera begiratzen duen historia kontatzen du.

Dokumentala ikusi ondoren egilearekin solasteko aukera egongo da.

Egilea: Iñaki Agirrezabalaga

Iraupena: 65 min.

Noiz: azaroaren 6an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Izen-ematea: usurbilkultura.eus -en eta 673 25 26 11 telefonoan.