Eduki publikatzailea

Dokumentala: 'Non dago Mikel?'

14 MAR

Film honetan Orbaitzetako gaztearen atxiloketa eta desagerpenaren kontaketa egiten da. 2020an bere hilketaren 35 urteurrenean estreinatu zen Donostiako Zinemaldian.

Ahotsa.info-k ekoiztutako dokumentala 1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna egiten du. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Amaia Merino (Donostia, 1970) idazle eta zuzendariak eta Miguel Ángel Llamas (Noain, Nafarroa. 1980) zinemagileek elkarrekin zuzendu dute filma.

Noiz: martxoaren 14an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Nori zuzendua: gazte eta helduei.

Antolatzailea: Noaua! kultur elkartea.

Sarrerak: aldez aurretik salgai, 6 euroan, usurbilkultura.eus bidez. Bazkideek 4 euroan eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!-ren egoitzan.

.