Eduki publikatzailea
Atzealdea

Dokumentala: 'Migrazioari maskarak erauzten'

Mundualdia 2021-en barruan.
27 MAR

2020ko udazkenean ez zen Mundualdirik izan Usurbilen. Batetik, jatorri aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa bete-betean zegoelako, eta, bestetik, orain arteko Mundualdien ohiko egiturak ez zuelako bat egiten Covid19-aren orduko egoerarekin eta bete beharreko araudiarekin.

Hilabete batzuk geroago, bueltan da Mundualdia, ezohiko formatuan, azken hilabetetako lanketa herrritarrei helarazteko asmoz.

Noiz: martxoaren 27an, 17:00etan. [19:00etan, aitortza].

Non: Sutegiko auditoriumean.

Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz.

Sarrerak: doan. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez edo 943 37 71 10 / parekidetasuna1@usurbil.eus.