Eduki publikatzailea
Atzealdea

Dokumentala: '2 urte, 4 hilabete eta eguna 1'

13 ABE

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete? “2 Urte, 4 Hilabete eta egun 1” dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Noiz: abenduaren 13an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean

Nori zuzendua: helduei.
Sarrerak: 6 € aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea / Usurbilgo Udala