Eduki publikatzailea

Atzealdea Datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia

Hiru hilabetez egon da itxita kiroldegia, eta zati horri dagokion dirua jasoko dute erabiltzaileek; uztaila amaitzerako ordainketa guztiak eginda izatea aurreikusten da.

2020·07·14


Konfinamendua martxan jarri eta gutxira iragarri zuen udalak ez zuela kobratuko itxialdiagatik eman ez diren zerbitzuengatik, tartean, kiroldegiko abonamendu edo ikastaroengatik. Hiru hilabetez egon da itxita kiroldegia, eta tarte horri dagokion zatia itzuliko die erabiltzaileei. Datozen egunetan hasiko da kontu hartzailetza dirua itzultzen, eta, aurreikuspenen arabera, hilabetea amaitu baino lehen bideratuko dituzte itzulketa guztiak.

Duela bizpahiru aste gauza bera egin zuen ikastaroekin: eman ez ziren orduen zati proportzionala jasoa dute dagoeneko erabiltzaileek. Abonamenduen kasuan, hamabi hilabetekoa izaten da, eta hiru hilabetez itxita izan denez, ordaindutakoaren laurdena jasoko dute erabiltzaileek (abonamendu motaren araberakoa izango da jasoko duten kopurua).