Eduki publikatzailea

Atzealdea Covid19ak hildakoak hartuko ditu gogoan udalak, haien omenezko ekitaldi batean

Udalak Covid19ak hildako herritarrak gogoratzeko leku iraunkorra ezarriko du Bizkarreko parkean. Han bertan egingo dute ekitaldia, abenduaren 12an.

2021·11·05


Udalak Covid19ak hildako herritarrak hartuko ditu gogoan abenduaren 12rako antolatu duen ekitaldian. Udalak Covid19aren ondorioz gertukoren bat galdu duten herritarrei doluminak helarazi nahi dizkie, eta, horregatik, gaixotasun horrek hildako herritarrak gogoratzeko leku iraunkorra egokituko du Bizkarreko parkean: han bertan izango da ekitaldia, 13:00etan.

Azaroaren 1eko datuen arabera, Covid19ak eragindako osasun krisian 574 herritarrek jasan dute gaixotasuna, eta zortzi dira horren ondorioz hil direnak. Osasun krisia ez da amaitu oraindik; bere horretan jarraitzen du oraindik ere, maila apalagoan izan arren. Hala ere, mundua geratu zuen gaixotasunak Usurbilen eragin dituen hildakoak gogoratzeko leku iraunkorra izango da, aurrerantzean, Bizkarreko parkean, han ezarriko duten eskultura baten bidez.

Udal ordezkariek ez ezik, hainbat herritarrek ere parte hartuko dute ekitaldian. Ekitaldia aire zabalean izanik, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea bertaratu ahal izateko.