Eduki publikatzailea

CAF-Elhuyar sariak

26 API

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak.
“Begiratu urrunera” da aurtengo leloa, eta oraingo honetan, leloaren mezua Isaac Newtonen esaldi honi lotuta dago: “Urrunago ikusi badut, erraldoien sorbalda gainean eseri naizelako izan da”.

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta hiru kategoria hauek osatzen dute: dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza-beka. Gehi NEIKER saria.