Eduki publikatzailea
Atzealdea Buruntzaldeko Ibilbideen XVI. Eguna, urriaren 20an
2024·10·11

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria, urre zaharra; Urnieta, berdea; Usurbil, laranja eta Andoain, urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
Zehazki, aukeran dauden ibilbideak ondokoak dira:
– ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
– ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
– ANDOAIN – USURBIL. (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja; 14,9km-ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
– LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
– LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9km-ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
Buruntzaldeko 2024-2025 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera horiek guztiak ezagutarazteko modua emango du Buruntzaldeko Ibilbideen egunak: aurtengoan, urriaren 20an (igandea) izango da, goizeko 08:00etatik 14:00etara.
Buruntzaldeko Ibilbideen XVI. Eguna:
EGUNA: 2024ko urriaren 20a, igandea
ORDUTEGIA: 08:00 – 14:00
KONTROLAK ETA ANOAK: herri bakoitzean kontrol postuetan anoa puntuak egongo dira:
Urnietan: Herriko plazan
Lasarten: Elizatze plazan
Andoainen: Herriko plazan
Usurbilen: Santueneako bidegurutzean eta Aginagako Mapil baserriaren ondoan
*Oharra: aurten ez da ur botilarik banatuko, beraz, nork bere botila eraman beharko du. Ibilbideetan zehar hainbat iturri daude, bete ahal izateko.
LAGUNTZEKO: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira edota herri bakoitzari dagokion klabea ipini. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aplikazio hori lehendik deskargatua dutenek berriz instalatu beharko dute, egin zaizkion berrikuntzak direla eta.
Andoain: 125
Lasarte: 123
Usurbil: 126
Urnieta: 124
Ohi bezala, autobus zerbitzua ere martxan egongo da: 12:00etan aterako da lehenengo zerbitzua Aginagan (Ezpaldiko gasolindegian) eta azkena, 14:00etan, toki berdinean.
Autobusak egingo duen ibilbidea: Aginaga (Ezpaldiko gasolindegia), Usurbil (San Ignazio biribilgunea), Lasarte-Oria (Dorretxeko biribilgunea), Andoain (Goikoplaza atzealdea) eta, azkenik, Urnieta (Kiosko geltokia).
Autobusen ordutegiak herri bakoitzeko geltokietan ipiniko dira: Autobusaren ibilbidea eta ordutegia
Antolakuntza: Buruntzaldeko udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak:
Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain).
Ostadar S.K.T, mendizaleen eta ipar-martxa sailak (Lasarte-Oria).
Super Amara
Arduradun nagusia: USURBIL
Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituta.
Andoain: 943 30 01 47
Lasarte-Oria: 943 37 61 82
Urnieta: 943 00 83 28
Usurbil: 943 37 24 98


