Eduki publikatzailea

Atzealdea Buruntzaldeko Ibilbideen 18. Eguna, igandean

Ekimenak bost ibilbide eskainiko ditu Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil artean, eskualdeko natura-inguruneaz oinez edo bizikletaz gozatzeko. Urriaren 18an izango da aurtengoa, 08:00etatik 14:00etara bitartean, eta kontrol-guneak, anoa-puntuak eta autobus zerbitzua izango ditu.

2026·10·14


Igandean, urriaren 18an, izango da Buruntzaldeko Ibilbideen 18. Eguna: lehiatzeko ez den eta edozeinentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera izango da. Bost ibilbide daude aukeran, landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zutoinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuta ipinita daude (Lasarte- Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikustean ibilbideak identifikatzeko.

Bost ibilbideak

  • Andoain–Lasarte-Oria. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km-ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Andoain–Urnieta. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Andoain–Usurbil. Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km-ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Lasarte-Oria–Urnieta. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Lasarte-Oria–Usurbil–Aginaga. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km-ko luzera du (Santuenetik Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeko Ibilbideen XVIII. Eguna:

EGUNA: 2026ko urriaren 18a, igandea

ORDUTEGIA: 08:00 - 14:00

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

  • Usurbil: Santuenean, Zorrotzeko zubiaren parean, eta Aginagan, Mapil inguruan.
  • Andoain: udaletxe azpian.
  • Lasarte-Oria: San Pedro elizaren ondoko plazan.
  • Urnieta: udaletxe azpian.

LAGUNTZEKO: telefonoetako Navi Ruta izeneko aplikazioaren bidez, bost ibilbideetako edozein egiterakoan, informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) modu jarraituan jaso daiteke. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzeko paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira; kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.

Partaide bakoitzari txartel bat emango zaio abiatzerakoan; bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan opari bat jasoko da. Salbuespenak, Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak dira, edozein norabidean eginez gero aipatutako bidoia lortuko baitu.

Eguerdiko 12:00etan, Aginagan, Ezpaldiko gasolina-zerbitzugunean hasita, autobus zerbitzua izango da, nor bere herrira itzultzeko; zerbitzu hori erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako zigilua aurkeztu beharko da.

Autobus zerbitzuaren ordutegia

Aginaga

[Ezpaldiko gasolindegia]

Usurbil

[San Inazio biribilgunea]

Lasarte-Oria

[Dorretxeko biribilgunea]

Andoain

[Goiko plazaren atzealdean]

Urnieta

[Kioskoko geltokian]

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (amaiera)

 

Antolakuntza

  • Buruntzaldeko udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
  • Laguntzaileak:
    • Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
    • Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain).
    • Ostadar S.K.T, mendizaleen saila (Lasarte-Oria).
    • Super Amara (hornikuntzak anoa puntuentzat).
  • Arduradun nagusia: Lasarte-Oria
  • Kontrol guneen arduradunak: udal bakoitza.
  • Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituta.