Eduki publikatzailea
Atzealdea Buruntzaldeko emakumeen V. Pala Topaketa ospatuko dute, larunbatean, Andoainen
2025·03·13
Larunbatean, martxoak 15, Buruntzaldeko emakumeen V. Pala Topaketa egingo da Andoaingo Arrate pilotalekuan, 17:00etatik 20:00etara. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek elkarrekin antolatutako hitzordua da.
Topaketa 12 urtetik gorako emakume guztientzat irekia da, pilotaren praktika ezagutu eta lagunekin edo familiarekin ondo pasatu nahi dutenentzat. Ez da materialik eraman behar, antolatzaileek eramango baitute dena.
Egitaraua, martxoak 15
17:00. Pala topaketa.
18:30. Emakume palista aitzindariei aitortza.